Realeko belaunaldi berriak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 18 2005/02 »  Realeko belaunaldi berriak

2005eko otsaila



Realeko belaunaldi berriaz Mikelek dioena



Gari Uranga
Adina: 24 urte.
Postua: erdilaria-aurrelaria.
Iruzkina: «Erdialdetik aurrera postu askotan joka dezake. Azkarra, bi hankekin primeran jokatzen du, izkin egiten trebea... Jokalari arriskutsua da».
Asier Riesgo
Adina: 21 urte.
Postua: atezaina.
Iruzkina: «Atezain bizia, argia, bizkorra eta ausarta. Atezain bikaina da, eta egiten ditugun kontzentrazioetan elkarrekin egoten gara gela berean. Oso pertsona argia da».
Iban Zubiaurre
Adina: 22 urte.
Postua: atzelaria.
Iruzkina: «Potentzia handia du, jokalari osoa da da: teknikoki oso ona, indartsua, hegaletik erraz egiten du korrika... Jokalari ona da».


Mikel Labaka
Adina: 24 urte.
Postua: atzelaria.
Iruzkina: «Egon behar duen lekuan dago beti. Baloiarekin lasaia, golak sartzen ditu... Bera atzealdean ikusteak segurtasun-sentsazio handia ematen du».
Javier Garrido
Adina: 19 urte.
Postua: atzelaria.
Iruzkina: «Azkarra, borrokalaria eta ezker-hankarekin baloia nahi duen lekuan jartzen duena. Lehen urtean aritzeko eta hain gaztea izateko oso ondo dabil».
Xabi Prieto
Adina: 21 urte.
Postua: erdilaria.
Iruzkina: «Ez da jarraikortasun handia izaten ari, baina kalitate ikaragarria du. Baloia txikle bat bezala eramaten du oinetan itsatsita. Dribling errazekoa; gozamen hutsa da hegalean bera bezalako jokalari bat izatea».