Berri, iritzi eta iradokizunak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 18 2005/02 »  Berri, iritzi eta iradokizunak

2005eko otsaila

Zuen argazkiak nahi ditugu



MUGIn zuen irudien zain gaude



MUGI zuekin guztiekin batera egin nahi dugu eta, horretarako, ezinbestekoak ditugu zuen ekarpenak. Ikastetxeen, kluben, federazioen eta, oro har, kirolzale donostiar guztien esku-hartzea behar du MUGIk.

Hortaz, kontatzeko zerbait baduzue, esaguzue eta geu arduratuko gara horren berri emateaz:

Baina ez hori bakarrik. MUGI osatzeko zuen argazkiak (ekitaldiak, partidak...) izatea gustatuko litzaiguke.
Antolatzen dituzuen ikastaro, txapelketa eta bestelako ekitaldien irudiak..
Zuen jarduerari loturiko argazkiak.
Zuen ikastetxeko kirol taldeen irudiak.


Bidali zuen argazkiak, iritziak, iradokizunak, berriak edo nolanahiko ekarpenak helbide honetara:

udala_euskara@donostia.org