Flash batean


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 18 2005/02 »  Flash batean

JOAN DEN HILEAN
Gipuzkoako Txapelketa
Pista estaliko atletismoko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen urtarrilaren 8an eta 9an Donostiako belodromoan. Urteko lehenengo markak lortu ziren ordukoan, eta lehiaketei ekin aurretik, Naroa Agirre pertika jauzilari gipuzkoarrari omenaldia egin zioten Atenasko Olinpiar Jokoetan egindako lanarengatik.


DATORREN HILEAN
Lilaton emakumeen lasterketa
Urtero lez, aurtengoan ere Lilaton emakumeen lasterketa jokatuko da Donostian. Martxoaren 6an izango da, eta aurten hamaseigarren edizioa beteko du. Alderdi Ederren emango diote hasiera probari 11:00etan, eta parte hartu nahi duenak egunean bertan eman dezake izena udaletxean, 5 euroren truke.