Bi emakume goi-mailan


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 19 2005/03 »  Bi emakume goi-mailan

Bi emakume goi-mailan gizonen kiroletan

Ellen MacArthur
Sorlekua: Derbyshire (Erresuma Batua)
Adina: 28 urte.
Kirola: bela.
Iruzkina: geldialdirik egin gabe munduari itsasoz bira ematen errekor berria erdietsi zuen Ellen MacArthur ingelesak otsail hasieran. 71 egun, 14 ordu eta 18 minutu behar izan zituen munduari bira emateko, eta Francis Joion frantsesak zuen errekorra hautsi du (egun bat eta zortzi orduko aldearekin). Bi hilabetez 27.000 milia osatu zituen 28 urteko emakume honek. Karbono-zuntzezko zortzi tonako pisua duen itsasontzi batean egin du zeharkaldia, eta bi milioi euro inguru balio duen ontzi hori izan da bere etxea egun horietan guztietan.


Jutta Kleinschmidt
Sorlekua: Kolonia (Alemania).
Adina: 42 urte.
Kirola: rallyetako pilotua.
Iruzkina: Paris-Dakar munduko rally gogorrenean irabaztea lortu zuen emakume honek 1999an. Hori egitea lortu duen emakume bakarra izan da alemana; horrenbestez, gizonezkoentzat prestatua izaki, ordura arte beti gizonezkoek menderatutako rally honek erabateko aldaketa jasan zuen. 2005eko Paris-Dakar rallyan ere pilotu alemaniarrak hirugarren postua erdietsi zuen autoen sailkapen nagusian.