|
1- Emakumeen kirola gizonezkoenera hurbiltzen ari dela iruditzen zaizu?
2- Zure kirolean emakumeak gizonezkoak bezain baloratuta al daude?
|
|
Angela Vilariño
Automobilismoko gidaria
1- Baietz esango nuke. Kirola praktikatzen duten emakumeak gero eta gehiago dira zalantzarik gabe, nahiz eta oraindik gizonezkoak gehiago diren.
2- Automobilismoan Espainian nahiz Euskal Herrian emakumezkoak ez daude behar bezala baloratuta; jendea ez dago ohituta bolante aurrean emakume bat ikustera.
|
Naroa Agirre
Pertika-jauzilaria
1- Aurrerapauso batzuk ematen ari dira, baina gizonezkoen kirolaren aldean oso atzetik gaude oraindik.
2- Zorte handia dut. Atletismoan nesken eta mutilen artean ez dago alde handirik, eta pertika-jauzian ere berdin gertatzen da. Neska eta mutilen artean ia ezberdintasunik ez dagoen kirol bakanetakoa da atletismoa.
|
|
|
Ainhoa Murua
Triatloilaria
1- Pixkanaka ari gara hurbiltzen, baina oraindik koska handia dagoela iruditzen zait, bai lehiaketetan bai aisialdiko kirolean ere.
2- Triatloia kirol berri samarra da, eta beste kirol batzuekin alderatuz, gizonezkoen eta emakumeen artean ezberdintasun gutxi dago. Baina fitxa federatuei begiratzen badiegu, oraindik neskak askoz gutxiago garela konturatuko gara.
|
Eva Mirones
Arraunlaria
1- Kirol guztietan egoera ez da bera, baina oro har, tradizioz gizonezkoenak izan diren kiroletan ez da aurrerapauso handirik ematen, saskibaloian, futbolean edo eskubaloian, esaterako. Oraindik oso urrun gaude kirol horietan.
2- Arraunketa oraindik ere gutxi batzuen kirola da, eta hori nabaritzen da nesken eta mutilen kasuan. Ez dut neure burua diskriminatuta ikusi inoiz.
|
|
|