Lilatona 2005 - a


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 19 2005/03 »  Lilatona 2005 - a

Lilatona, arrakastatsua.

Nagore Koch (Irutxuloko Hitza)
Emakumeen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, aurten ere Lilaton emakumeen lasterketa korritu zen Donostian. Emakumeen kirola sustatzea du helburu proba honek, eta aurten martxoaren 5an antolatu zen. Korrikalariek Alderdi Ederren hasi eta toki berean amaitu zuten bost kilometroko ibilbidea. Bostehun eta berrogeita hamahiru emakume bildu zen bertan, eta horien artean, Barandiaran Lizeoko DBH, Batxilergo eta Kirol Teknikaria Zikloko ikasle talde batek parte hartu zuen. Ziklo horretakoa izandakoa eta 2003an istripuz hil zen Irantzu Egiguren ikasle eta atletari omenaldi beroa eskaini zioten lasterketan bertan.


Nagore Koch (Irutxuloko Hitza) Nagore Koch (Irutxuloko Hitza)
Ane Lasa Eskisabel, atleta donostiarrak, irabazi du 2005eko Lilatona, ibilbidea 20 minutu eta segundo batean eginez.

Nagore Koch (Irutxuloko Hitza) Nagore Koch (Irutxuloko Hitza)
Lasterkariek primeran pasa zuten eguna. Edadetuenek, eskuinean, saria jaso zuten