Inkesta: Herrera ikastetxea


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 19 2005/03 »  Inkesta: Herrera ikastetxea

Sara Santos

Herrera ikastetxea

1- Realak denboraldi amaieran sailkapeneko zein postutan amaituko du?
2- Nahikoa diru izango bazenu, zein fitxatuko zenuke Realerako, eta zergatik?



Adrian Gasca. 10 urte Iker Lopez. 11 urte Irene Perez. 11 urte
1- Hamahirugarren postuan, eta ez dut uste mailari eusteko arazo handirik izango duenik.
2- Saviola aurrelari argentinarra ekarriko nuke taldera. Asko gustatzen zait nola jokatzen duen, nahiz eta orain F.C. Barcelonan ez jokatu.
1- Hamabigarren postuan, eta ikusita nola dabiltzan, ez da gutxi!
2- Jankauskas lituaniarra. Realean izan zenean oso ondo jokatu zuen, eta berriro ekarriko nuke Donostiara.
1- Hamaikagarren postuan. Postu ona da, egiten ari den denboraldia kontuan hartuta.
2- Xabi Alonso berreskuratuko nuke. Onena zen, eta Mikel anaiarekin jokatuko luke berriro Realean.


Adrian Gomez. 11 urte Irati Preciado. 11 urte Ane Esnaola. 11 urte
1- Hamargarren postuan, poliki-poliki gora egingo baitute, ziur aski.
2- Harrobian jokalari asko dago, eta nire esku balego ez nuke kanpoko inor fitxatuko.
1- Zortzigarren postuan. Azkenean lasai ibiliko dira, estuasunik igaro gabe.
2- Fernando Torres At. Madrideko aurrelaria azkar asko ekarriko nuke; oso mutil ederra da, gainera!
1- Bederatzigarren postuan, ez dago hain gaizki.
2- Eto’o F.C. Barcelonako aurrelari bizia eta golegilea fitxatuko nuke, bitan pentsatu gabe.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Hasi, datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Euskaltel-Euskadiko zein txirrindulari duzu gustuko eta horietakoren batek Euskal Herriko Itzulia irabaz dezake?
2- Armstrong estatubatuarrak irabaziko du aurten ere Frantziako Tourra?