 |
|
 |
 |
Lizara-Candanchu eski zeharkaldia
Eski maila ona eta hain ona ez dutenentzat bi zeharkaldi antolatu ditu, martxoaren 12 eta 13an, Gipuzkoako Mendizale Federazioak. Tel.: 943461440.
|
|
Eskolarteko ibilaldi neurtuak bost herritan
Martxoaren 13rako antolatu dira aurten Eskolarteko Ibilaldi Neurtuak. Irun, Andoain, Orio, Arrasate eta Ordizian egingo dira horiek, hots, eskualde ezberdinetako herri banatan. Bakoitzean zirkuitu ezberdinak izango dira eta horietatik ibili beharko dute ikasleek. Gipuzkoako Mendizale Federazioak koordinatu du ekitaldia da. Informazioa: Orio (615763064); Arrasate (943773066); Ordizia (676929660); Irun (943635838); Andoain (943592232).
|
|
Josune Bereziarturen ikus-entzunezko emanaldia
2004an Suitzan eta Japonian egindako eskaladen ikus-entzunezko emanaldia eskainiko dute Josune Bereziartuk eta Rikar Otegik martxoaren 17an. Okendo Kultur Etxean, 19:30ean izango da.
|
|
Jubenilen Nazioarteko Txapelketa
Urtero legez, aurten ere Realak antolatzen duen Jubenilen Nazioarteko Txapelketa jokatuko da Aste Santuan Gipuzkoako futbol-zelai ezberdinetan. Ohi bezala, goi-mailako partaidetza bilduko da bertan.
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |