Hirugarren semea : Guillermo eta Marisol ditu gurasoak, eta Jon eta Guillermoren atzetik etorri zen Abraham mundura. Bere ondoren jaio ziren Andoni, Igor eta Bakarne. Hainbeste seme-alaba dauden familia guztietan bezala, dirua ez omen zuen sobera Olano familiak.
Lehen taldea : aita afizionatu-mailako txirrindularia izan zen, eta Abrahamek lehen bizikleta urdina izan zuen; 9 urterekin Oriako Txirrindulari Taldean eman zuen izena gurasoei ezer esan gabe.
Lehen garaipena : Tolosako Olinpiada izenekoan erdietsi zuen lehen garaipena txirrindulari gisa.
Ikastolako autobusari segika : gaztetxoa zela, Tolosako Laskorain ikastolako autobusari jarraituz entrenatzen zen (3 kilometro joanekoan eta beste 3 kilometro itzuleran).
Sufrimendua : 1981ean ziklo-kroseko Munduko Txapelketa egin zen Tolosan, eta ekitaldi hark markatu zuen Abraham.
|
Txirrindulari suitzar baten sufrimendu-aurpegiak hunkituta utzi omen zuen.
Ipurtandia : ipurtalde handiak omen zituela-eta, inork ez omen zuen fitxatu nahi profesionaletan.
Emaztea, oinarrizkoa : Karmele Zubillagarekin ezkonduta 1994tik, bere ordezkaria ere izan zen. Emazteari esker, bost urtetan 15,5 kilo bota zituen Abrahamek, maldan gora hobeto ibiltzeko.
Talde profesionalak : CHCS, Clas, Mapei, Banesto eta Once.
Palmaresa : Espainiako Txapelketa eta Asturiasko Itzulia (1994); Munduko txapeldun Kolonbian errepideko lasterketan eta txapeldunorde erlojupekoan (1995); Atlantako Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eta hirugarren Italiako Giroan (1996); Espainiako Itzulia eta Munduko Txapelketa erlojupekoan Holandan (1998); Valentziako Itzulia, Tirreno-Adriatico, Criterium Internacional eta Tourreko etapa bat taldeka (2000).
|