Kirola eta osasuna


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 20 2005/04 »  Kirola eta osasuna

Kirola eta osasuna

Drogak eta portaera desegokiak saihesteko


Luis Mari Zulaikaren Kirola egiteko 25 arrazoi liburuxkatik 11, 12, 13, 14 eta 15 arrazoiak azalduko dizkizuegu, apirileko ale honetan:

Portaera desegokiak: kirola egiteak (ardurak onartzen ikasiz, lagunak eginez eta lasaituz) portaera desegokiak baztertzen laguntzen du.

Droga-mendekotasuna: osasuntsu eta pozik bizitzen laguntzen digunez, ez dugu drogak hartzeko tentazio eta beharrik izango.
Gutxitu fisikoak: gutxitu fisiko eta psikikoek beren buruaz duten iritzia hobetzen laguntzen du, bai eta gizarteak pertsona horiek normaltasunez onartzen ere; finean, gutxituen integrazioa eta bizi-kalitatea hobetzen du.

Emakumea: emakumeei buruz gizartean hedatuak dauden hainbat aurreiritzi eta uste oker argitzen lagun lezake kirolak.

Herri-kirolak: gure kulturaren zati bat ezagutzen, baloratzen eta zaintzen laguntzen digu.