 |
|
 |
 |
|
|
JOAN DEN HILEAN
Lilaton, emakumeen lasterketa
553 emakumek hartu zuten parte martxoaren 6an Donostian korritu
zen Lilatonean. Iazko kopurua gainditu zen, horrenbestez, eta Ane Lasa junior-mailako korrikalaria nagusitu
zen bost kilometroko ibilbidean. Atzetik, Mari Sol Martínez eta Lourdes Oiarzabal sartu ziren. 14 urtetik 68 urte bitarteko emakumeak lehiatu ziren.
|
|
|
DATORREN HILEAN
Aulki mugikorreko txapelketa
Otsailean ekin zitzaion aurtengo arraunketako aulki mugikorreko denboraldiari Gipuzkoan, eta maiatzean hitzordu garrantzitsu bat izango dute ontzi gipuzkoarrek. Jubenil eta nagusien mailako Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da Orion maiatzaren 28an, 17:30ean. Etxekoak, oriotarrak, izango dira faborito beste behin.
|
|
|
|
|
 |