Rakel Perez


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 21 2005/05 »  Rakel Perez

Rakel Perez

Igerilaria eta atleta izandako mendizalea

Pasaban, Iñurrategi, Oiarzabal, Vallejo eta halako mendizaleen deitura ezagunen atzetik, beste hainbat daude hain ospetsuak ez direnak, baina horiek bezainbesteko meritua dutenak, Rakel Perez donostiarra esaterako. Nanga Parbat eta Cho Oyu zortzi milako mendiak igotzeko asmoa du aurten.


Donostiarra: 27 urte ditu, Vasco de Camping Elkarteko kidea da, eta duela urte batzuk bulego batean egiten zuen lana utzi zuen mendiari buru-belarri heltzeko.

Kirolaria: igeriketan bost urtez aritu zen Fortuna taldean, sofbola ere probatu zuen, eta atletismoan, 100 metrotan lehiatzen zen, baita jauzi hirukoitzan ere.
Etxe alboan: atletismoko taldekideekin, bere etxearen alboan eraiki zuten rokodromo batean ezagutu zuen eskalada, 17 urterekin.
Willy Barbier: egun bere senarra; berak sartu zion mendizaletasunaren arra gorputzean.
Txindoki: horixe da gehien maite duen euskal mendia, nahiz eta Aizkorri izan igo zuen lehenengoa.
Lehen zortzimilakoa: Gasherbrum 1 edo Hidden Peaken egin zuen gailurra (8.065 metro), 2004ko uztailaren 25ean.
Reto 2005: izen honekin Nanga Parbat (8.126 metro) eta Cho Oyu (8.201 metro) igotzen saiatuko da Willy Barbier bere senarrarekin.
Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza: bi mendizale hauek dira gehien miresten dituenak. «Erabateko mendizaleak dira, kalitatezko proiektuetan murgiltzea gustatzen zaie, eta ez zortzi milakoak igotzea bakarrik», dio Rakel Perezek.