Ur kirolak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 21 2005/05 »  Ur kirolak

Uretako kirolak

Windsurf
Kirol honen lehenengo erreferentzia 1935ekoa da: Tom Blake izeneko batek bere surf oholari aparailu bat jarri zion. Gipuzkoan, zenbait bela klubetan eskaintzen dute ikasteko aukera. Informazio gehiago, Gipuzkoako Bela Federazioan (943453767).
Uretako eskia
Alpeetako aintziretako ehiztari batzuen ekimenez, 1921ean egin ziren uretako eskien lehenengo lehiaketak. Kirol honi ekiteko, laku eta aintziretan hastea komeni da. Teknika ez ezik, indar fisikoa eta erreflexuak ezinbestekoak dira.
Urpekaritza
Hasiberriaren arazo handiena ur azpian sartzen denean behar bezala orientatzea da. Kezka nagusia horixe izaten da, abiapuntura berriro eramango duen bide egokia aurkitzea. Informazio gehiago, urpekaritza klubetan eta Gipuzkoako Urpekaritza Federazioan (943472057).
Bela
Donostiako Klub Nautikok udan bela ikastaro ezberdinak antolatzen ditu, eta kirol hau egiteko interesa izanez gero, horra jotzea da komenigarriena. (Tel.:943-423574).
Jetsurf
Surf oholarekin, baina gainean motor bat duela praktika daiteke kirol hau. 72 km/h-ko abiadura har daiteke, eta itsaso barruan ez ezik kostaldetik oso hurbil nabiga daiteke. Esku batekin gidatzen da, eta bestearekin orekari eusten zaio.
Flysurf
Surf oholaren gainean jarri eta kometa batek mugiarazten du. Ez da erraza, baina uretako kirol arrakastatsuenetako bat bihurtzen ari da Espainiako hondartzetan.
Uretako motorrak
Hauek erabiltzeko uretako motorren titulua atera behar da. Euskal Herrian gutxieneko inbertsio bat egin behar da ibiltzeko, motor hauek alokatzen duen enpresarik ez dago-eta.