 |
|
 |
 |
|
ZEHARKALDIAK PIRAGUAN
|
|
|
Itsasoan edo ibaietan egin daitezkeen zeharkaldiak dira, eta udan gaztetxo asko animatzen da jarduera hau praktikatzera. Zeharkaldiak egiten hasteko egokiena piraguismoko klub batera jotzea da. Klubetan beti dago talderen bat zeharkaldiak eta jaitsierak egiten dituena, eta harekin batera eta bestera ibiltzea errazagoa da (aseguratuta gainera). Zure mailako piraguistekin ariko zara, eta pixkanaka, astean pare bat aldiz entrenatuta zure prestakuntza hobetuz joango da. Kirol hau ezagutu eta informazio gehiago nahi izanez gero, piraguismoko klub batera jo daiteke, edo bestela, Euskadiko Piraguismo Federazioara. Telefonoa: 943470483, 943474574; info@fvpiraguismo.org
|
|
|
|
|
 |