Bodyboard


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 21 2005/05 »  Bodyboard

BODYBOARD

Informazio gehiago:
Euskadiko Surf Federazioa: Tel.: 944735125; ehsf@euskalsurf.com; www.euskalsurf.com
Groseko Indarra Surf Taldea (Donostia): Tel.: 610979676/677629723; grosekoindarra@hotmail.com
Azken urteotan gero eta oihartzun handiagoa hartzen ari den modalitatea da honako hau. Surfaren anaia txikia da; surfak baino bizitza laburragoa du, 70ko hamarkadan sortu baitzen Hawaiien. Boogie edo ohol txiki bat, lycrazko kamiseta edo neoprenozko trajea jantzi, hegatsak oinetan jarri eta olatu gainean gozatzera! Surfarekin alderatuta, bodyboarden maniobrak bizkorragoak dira eta potentzia nahiz abiadura handiagoan egin daitezke. Euskal Herrian, bodyboardeko ‘artista’ asko dugu, Bizkaian batez ere. Sopelako David Perez, adibidez, modalitate honetako munduko zirkuituko txapeldun bihurtu zen iragan denboraldian.