Inkesta: Bidebieta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 21 2005/05 »  Inkesta: Bidebieta

Inkesta

Bidebieta BHI

1- Mendira joatea atsegin al duzu? Zein da gustukoen duzun mendia?

2- Iñurrategik, Oiarzabalek edo Edurne Pasabanek bezala, zortzi milako mendiak igotzea gustatuko al litzaizuke?


Laura Gomez 15 urte

1- Bai, gustatzen zait, batez ere lagunekin joatea. Eta Txindoki eta Ulia dira gehien gustatzen zaizkidanak.
2- Ez dakit, egia esan zaila iruditzen zait zortzi milako bat egitea.
Huapi Bravo 15 urte

1-Batzuetan joaten naiz bai, lagunekin edota aitarekin, adibidez. Gustukoen dudan mendia Ulia da.
2-Beno, ez dakit. Berdin izango litzaidake halako bat igotzea.


Unai Liberal 14 urte

1-Ez, ez zait batere atsegin. Baina mendi bat aukeratzekotan, Igeldo hautatuko nuke, ez oinez igotzeko, hala ere.
2-Ez, ez, inolaz ere ez nuke nik haiek bezala zortzi milakorik egingo.
Dani Carracelas 16 urte

1-Batzuetan joan izan naiz mendira, lagunekin edota familiakoekin. Aiako Harria da gogokoen dudana, nahiz eta ez naizen askotan joan.
2-Bai, bai, bai, asko gustatuko litzaidake, eta agian noizbait saiatuko naiz hori lortzen, gainera.


Alan Lançao 16 urte

1- Bai, beno, noizbehinka joateko. Hori bai, gehien gustatzen zaidan mendia Urgull da.
2- Bai, egia esan ongi egon daiteke halako mendi bat igotzea, eta noizbait saiatzeko asmoa ere badut.
Andoni Tubio 16 urte

1-Bai, batzuetan joatea atsegin dut, lagunekin bereziki. Ulia eta Urgull dira gehien gustatzen zaizkidan bi mendiak.
2-Ez, ez dut halakorik pentsatu ere egiten.