 |
|
 |
 |
|
Ikasturtearen errepasoa
|
|
Pare bat zertzeladatan
|
|
Urria
|
|
Urrezko kirolariak
Xabier Fernandez eta Iker Martinezek bakarrik eskuratu arren urrezko domina Olinpiar Jokoetan Gipuzkoarentzat, han aritu ziren gainerako bederatzi gipuzkoarrek ere merezi zituzten urrezko laudorioak. Asier Maeztu pistako txirrindulariak brontzezko domina jantzi zuen, Naroa Agirre pertika-jauzilaria seigarren izan zen... Olinpiar Jokoetan aritzea gauza handia da, gutxien esku dago, eta hamaika gipuzkoarrek hori lortu zuten, emaitza bikainak eskuratuz gainera. Zorionak guztiei.
|
Lore Eizagirre
«Surf egiten ari nintzela, marrazo bat alboan nuelakoan ziztu batean atera nintzen behin uretatik»
|
|
|
Azaroa
|
|
Saskiratze garrantzitsuena
Urte askotxo eman ditu Donostiak saskibaloian goi mailako talderik izan gabe. 70 eta 80ko hamarkadetan izan zituen, baina azken urteotan Donostia nahiz Gipuzkoako saskibaloia noraezean ibili da apur bat. Aurten, ordea, Bruesa Gipuzkoa Basket kluba sortu da helburu garbi batekin: Donostiak lehenbailehen elitean saskibaloi talde bat izatea, eta lozorroan zeuden zale gipuzkoar guztiak iratzartzea. Lehen urratsa egin du.
|
Kamel Ziani eta Gonzalo Vicente
Sufritzea gustuko duten bi erbi Kamel Ziani eliteko atleta oriotarrak ez zuen parte hartu azken Behobia-Donostia proban; bai, ordea, Gonzalo Vicente korrikalari donostiar gazteak. Biek adierazi ziguten erritmo bat hartu eta horri eustea dela garrantzitsuena lasterketa honetan.
|
|
|
Abendua
|
|
Ikasleen errekor-liburua
Donostiako hainbat ikastetxek euren kirol ekitaldi propioak antolatzen dituzte ikasturtean zehar. Hala, Antigua-Luberri ikastetxean kirol ligak egiten dituzte jolas-garaian, eta horiekin batera, baita era guztietako desafio bitxiak ere.
|
Jon Mikel Zubeldia
«Izotz hockeya kontaktu fisiko handiko kirola denez, lehia handia izatea normala da»
|
|
|
Urtarrila
|
|
Txapeldun handiak, guztiak ere
Sergio Fernandez minusbaliatua, Espainiako txapeldun eslalomean; Olatz Edroso, txapeldunordea piraguismoan; eta Iñigo Martin, Gipuzkoako txapeldun xakean. Zubiri Manteo institutuko ikasleak dira guztiak.
|
Patricia Bartolome
«Sofbolean jokatzen dut neskok jakin-min handiagoa dugulako kirol berriak ezagutzeko»
|
|
|
Otsaila
|
|
Mikel Alonso
«Futbolean adiskideak irabazi ditut, batik bat»
|
Iñigo Argandoña eta Irene Altuna
Xake-matea egiteko abildade handia Iñigo Argandoñak 24 urte ditu, eta xakean Nazioarteko Maisua izateaz gain, Euskal Herriko jokalaririk onenetakoa da. Irene Altunak, berriz, 15 urte ditu, eta Gipuzkoako txapelduna da kadete mailan. Azken boladan gorakada handia izan duen Donostiako Gros Xake Taldeko jokalariak dira biak ala biak.
|
|
|
Martxoa
|
|
Gipuzkoa Kirolak saria
Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero- urtero banatzen dituen Gipuzkoa Kirolak sariek kirola bultzatzea dute helburu. Sarituen artean, Herrera Ikastetxea izan da aurtengoan.
|
Josune Bereziartu
«Eskaladak emakumeari elitera iristeko aukera eskaintzen dio»
|
|
|
Apirila
|
|
Haimar Zubeldia
«Euskal txirrindulari guztien helburua bihurtu da Euskaltel-Euskadi taldera iristea»
|
Daniel Rebordinos eta Iñaki Zabaleta
Tenisaren anaia txikia Jolas-toki askotan aurki daitezke mahai-tenisean aritzeko mahaiak. Jendearen artean agian ping-pong esaten zaio gehiago kirol honi, nahiz eta jokalari askok hitz hori ondo ez ikusi. Daniel Rebordinos (46 urte) eta Iñaki Zabaleta (13 urte) jokalari donostiarrekin solasean aritu ginen.
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |