Izena: Joan Villadelprat.
Sorlekua: Bartzelona.
Adina: 50 urte.
Palmaresa: Bat Formulako Benetton taldeko
zuzendaria 1991tik aurrera, bi titulu erdietsi zituen Michael Schumacher pilotu alemanarekin, 1994 eta 1995ean.
Iruzkina: 15 urterekin, Ingalaterrara jo zuen lehiaketetako mekanikaria izateko asmoz. 1980. urtean, Bat Formulako McLaren automobil-taldeko mekanikaria bihurtu zen, eta Nicki Lauda edo Alain Prost pilotuen garaipenetan asko lagundu zuen. Ferrariko mekanikarien buruan jarri zen 1987an, eta 1990. urtean, Tyrrel taldeko zuzendari bihurtu zen.