Auto txapelketak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 22 2005/10 »  Auto txapelketak

World Serieseko txapeldun izan da Epsilon Euskadi taldeka nahiz pilotuen sailkapenean. Baina, maila honetan ez ezik, beste kirol proiektu batzuetan ere murgilduta dago Azkoitiko taldea: Le Manseko 24 Ordutako auto-lasterketa entzutetsua, Megane Trophy, Eurocup Fr2.0 eta GP2 Series txapelketa.


Le Manseko 24 Orduak Megane Trophy
Epsilon Euskadiren proiektu handienetakoa da. Autoaren diseinua amaituta dago jada, ukitu txiki batzuk besterik ez dira falta, eta autoa Azkoitiko egoitzan egin ahal izateko babesle baten bila dabiltza. Le Manseko (Frantzia) zirkuituan egiten den proba hau 24 orduz luzatzen da, etenik gabe. Antonio Aristi pilotu urrestillarra aritzen da maila honetan Epsilon Euskadi taldearekin, Burgueñorekin batera. Renault Megane markako autoak gidatzen dituzte pilotuek, eta goragoko mailetara iristeko aukera ezin hobea da, auto-gidaria zailduz joateko aproposa baita.


Eurocup FR2.0 GP2 Series
World Seriesen erabiltzen diren antzeko autoak erabiltzen dira Eurocupen, baino ez dira hain ahaltsuak, eta txikiagoak dira. Del Pino pilotu andaluziarra eta Baguette belgikarra ari dira aurten Epsilonekin. Belgikarrak 17 urte besterik ez ditu, eta etorkizun oparoa duela diote adituek. Bat Formulako sari nagusiak egiten diren data eta zirkuitu berean egiten dira GP2 Serieseko lasterketak. Denboraldi honetan sortu den maila da, eta World Seriesekin batera, Bat Formulara jauzia emateko maila aproposa da. Epsilon Euskadik kategoria honetan ere muturra sartu nahi du.