 |
|
 |
 |
|
URPEKO TIROA
|
|
|
Hartu fusila, urperatu eta egin tiro!
|
|
Urpeko kirolak, oro har, gorantz doaz eta urpekaritza egiten dutenak gero eta gehiago dira. Baina modalitate errege horrekin batera, beste asko ere sortu eta ezagutarazten hasi dira. Horixe da, esate baterako, urpeko tiroaren kasua.
|
Urpeko tiroa ez da inola ere kirol ezaguna gure artean, baina apurka-apurka bere bidea urratzen hasi da, eta aurten, dagoeneko, Gipuzkoako Txapelketa jokatu da bigarren urtez jarraian (28 parte-hartzaile lehiatu ziren). Azaroan ere urpeko tiroko beste proba bat jokatuko da, Eibarren seguru asko.
Zer da, baina, urpeko tiroa? Izenak berak dioen moduan, ur azpian, oxigenorik gabe, egiten den tiroa da. Urpeko fusila erabiltzen da horretarako, eta lehiaketak igerilekuetan eramaten dira aurrera. Alde fisiko zein psikologikoa oso garrantzitsuak dira kirol honetan, eta ur azpian behar bezala mugitzea ezinbestekoa da. Itu batera jaurti beharko du tiratzaileak, eta gehien asmatzen duenak irabaziko du lehiaketa. Binaka, taldeka, biatloia... Hainbat modalitate daude, baina hemen, Gipuzkoan, bitan jarduten da bereziki: zehaztasunezko tiroa (geldirik) eta tiroa mugimenduan.
|
|
|
|
Gipuzkoan praktikatzen diren bi modalitateak
|
Zehaztasunezko tiroa
Urpeko arrantzan erabiltzen den fusilaren antzekoarekin –gomak ditu– tiro egiten zaio ituari. 5 itu txikiz osatuta dago itua, eta puntuazioa behetik gora doa; 5 tiro jarraian egin behar dira denbora tarte batean. Urpekariak, zementuzko pibot batera jaitsi, hori esku batekin heldu, eta bestearekin apuntatu eta tiro egin beharko du. Gero, azalerara igo, jomugara igeri egin eta ur azpian sartu beharko du gezia ateratzeko. Jatorrira bueltatu, eta prozesu horixe bera bost bider errepikatu beharko du.
Tiroa mugimenduan
Apnean slalom txiki bat egin behar da eta mugimenduan egin behar zaio tiro ituari. Kasu honetan, itu bakarra du,eta bertan puntuazioak markatuta daude.
Hala, parte-hartzaileak fusila igerilekuaren izkina batean kargatu eta pibot batez markatuta dagoen lekura jo beharko du tiro egiteko.
Tiro hau mugimeduan egin behar da, eta pibotera iristerakoan egin behar da derrigorrez. Behin hori egin eta gero, ur azpian jarraitu beharko du gezia ateratzeko. Gezia aterata, hasierako lekura joan beharko du berriro. Beraz, jaurtiketa bakoitzean minutu bateko apnea egingo da gutxi gorabehera. Ituari hiru jaurtiketa jarraian egingo dizkiote.
Irabazlea
Bi modalitate hauetan puntuazio handiena lortzen duena izango da garailea.
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |