Eskubaloia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 22 2005/10 »  Eskubaloia

Gipuzkoarrak kanpoan

Eskubaloia


Atal honetan, Gipuzkoatik edo Euskal Herritik at dauden kirolari batzuen berri emango dizuegu; arrazoiren bat dela medio, euren kirola praktikatzera kanpora joan behar izan dutenak. Hasteko, eskubaloia aukeratu dugu.



Ion Belaustegi

Sorlekua : Donostia.
Adina : 25 urte.
Altuera eta pisua : 1,95 metro eta 95 kilo.
Taldea : Ciudad Real.
Postua : eskuin laterala.

Susana Fraile

Sorlekua : Zumarraga. l Adina: 27urte.
Altuera eta pisua : 1,80 metro eta 77 kilo.
Taldea : Alsa Elda Prestigio.
Postua : ezker laterala.
Behetik gora, inurriak bezala lan eta lan eginez, iritsi da elitera Ion Belaustegi jokalari donostiarra. Etxetik kanpo egin du ia beti bere ibilbide profesionala, eta hala, Valladolid eta Leongo Ademarren ibili eta gero, Alemaniara jo zuen HSV Hanburg taldera. Iragan denboraldian, ordea, arazo ekonomikoak tarteko, berriro Espainiara, Asobal Ligara, itzuli behar izan du. Ciudad Real talde boteretsua da bere oraingo etxea, eta lesionatuta izan arren, taldeko jokalaririk garrantzitsuenetakoa bihurtzen ari da.

Espainiako selekzioarekin 2001eko abuztuaren 29an debutatu zuen Portugalen. Ordutik neurketa asko jokatu ditu –tartean 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoak–, baina Espainiak Tunisen irabazi zuen azken Munduko Txapelketan ez zen aritu, orduan ere lesionatuta baitzegoen.
Aspaldi alde egin zuen Susana Fraile zumarragatarrak Gipuzkoatik eskubaloian jokatzera. Elda taldean dabil azken bederatzi urteotan, eta urrats hori egin zuenetik arrakasta erdietsi du. Bere taldearekin Ligako hiru titulu eta Erregina Kopa bat eskuratu ditu, besteak beste. 18 urterekin, Arrate Amaña Eibarko taldea utzi, eta Alacant aldera jo zuen. Urte asko eman ditu etxetik kanpo, eta berak urtez urte sinatzen dituenez bere kontratuak, inoiz Euskal Herriko talde batean jokatzeko itxaropena ez du galdu. Gogoratu, Ohorezko Mailan Akaba Bera Bera talde donostiarrak eta Itxako lizarratarrak jokatzen dutela.

Espainiako selekzioarekin 1998an debutatu zuen Susana Frailek, eta berrehun gol baino gehiago sartu ditu elastiko horrekin. Belaustegi bezala, bera ere 2004ko Atenasko Olinpiar Jokoetan izan zen.


Kanpoan dauden beste gipuzkoar batzuk

Gizonezkoak


Yerai Lamariano.
22 urte.


Taldea Ademar León
Sorlekua Eibar

Alberto Agirrezabalaga .
16 urte.













Taldea Ademar León
Sorlekua Zarautz

Mikel Agirrezabalaga .
20 urte.


Taldea Alcobendas
Sorlekua Zarautz

Asier Zubiria .
24 urte.


Taldea Vallasolid
Sorlekua Usurbil

Arkaitz Vargas .
28 urte.


Taldea Teka Cantabria
Sorlekua Irun

Raul Bartolome .
29 urte.


Taldea Algeciras
Sorlekua Irun

Iker Serrano .
21 urte.


Taldea Almeria

David Rodriguez .
29 urte.


Taldea CAI Aragón
Sorlekua Donostia


Kanpoan dauden beste gipuzkoar batzuk

Emakumezkoak


Eider Rubio .
28 urte.


Taldea Astroc Sagunto
Sorlekua Donostia

Nely Carla .
22 urte.


Taldea Itxako
Sorlekua Donostia