Gora - behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 22 2005/10 »  Gora - behera

GORA



Joane Somarriba

Zilarrezko domina bereganatu zuen Joane Somarriba txirrindulari bizkaitarrak Madrilen, irailean, egindako Munduko Txapelketan. Beretzat aproposena ez zen zirkuitu batean, bigarren postuan sailkatzea lortu zuen erlojupekoan. Madrilen lortutako horrekin, hiru domina eskuratu ditu Munduko Txapelketetan (urrezko bat eta brontzezko beste bat zituen aurretik).Aurten erretiroa hartuko duela iragarri du,
British Open

Europan jokatzen den golf lehiaketa garrantzitsuenean, emakumezkoek ere parte hartzeko aukera izango dute hurrengo ekitaldian. Orain arte ez zen posible hori egitea, eta golfeko beste hiru txapelketa garrantzitsuenetan ere (Mastersa, AEBetako Opena eta PGA) momentuz behintzat emakumezkoek ezin dute gizonezkoekin aritu.Aurrerapauso bat eman dute behintzat!


BEHERA



De Pedro

IFK Goteborg talde suediarrean entrenatzen ari da Javi de Pedro Realeko jokalari ohia. Bere entrenatzaileak beste askok ez dituzten dohainak dituela adierazi du, baina dohain horiek aprobetxatzeko gutxienez sei kilo galdu behar dituela azpimarratu du. Realetik atera eta gero, Ingalaterrako Blackburn eta Italiako Perugia taldeetan ere jokatu du De Pedrok.
Rubio

14 urte, 11 hilabete eta 24 egun zituela debutatu zuen Ricardo Rubio izeneko gaztetxo batek saskibaloiko ACB Ligan! DKV Joventut talde katalanarekin jokatzen du. Martxa honetan, zortzi urteko ume bat boxeatzen ikusteak ez gaitu harrituko!

Bruesa

Laugarren porrota jarraian jaso du Bruesa GBC Donostiako saskibaloi taldeak LEB Ligan. Burua altxa ezinik dabiltza Porfi Fisac entrenatzailearen mutilak.