 |
|
 |
 |
|
HITZORDUAK
|
|
Eskolarteko Finalistaren Eguna
Eskolarteko mendi lehiaketaren barruan, opari eta sari-banaketa izango dira urriaren 23an, Villabonan. 8 kilometroko ibilbidea egin beharko dute haurrek (9:00etan).
|
|
Exponieve, eskiari buruzko azoka
Exponieve eskiaren inguruko azoka zuria egingo da Kursaalen urriaren 28tik 30era. Eski-estazio, arropa eta materialen azken berrikuntzak ezagutuko dira bertan.
|
Auto klasikoen RAC rallya
VIII. RAC Vasco Navarro auto klasikoen rallya urriaren 22 eta 23an egingo da Gipuzkoan. Bi etapa beteko dituzte, eta rallya hilaren 22an, 12:00etan, hasiko da Hondarribiko San Pedro kaletik.
Beriainera mendi irteera
Vasco de Camping Elkartearen mendiko haur taldeak urriaren 23rako antolatu du irteera: Unanua (631 m.)-Beriain (1.494 m.)-Huarte Arakil (471 m.). Informazioa, 943271866 telefonoan.
Donibane Lohizune-Hondarribia
Azaroaren 13an egingo den Behobia-Donostiaren aurretik, distantzia bereko Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketa izango da urriaren 23an. Goizeko 11:00etan ekingo diote probari.
Autobabeserako ikastaroa
Mendian norberak bere burua babesteko ikastaro interesgarria antolatu da azaroaren 14 eta 15erako. Informazioa, 943271866 telefonoan.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |