 |
|
 |
 |
Erreportajea
|
Ziklo-kroseko bizikletaren ezaugarriak
|
|
1. Balaztak Lokatzez betetzen dira eta, horregatik, gurpiletik ohi baino urrunago daude. Errepideko bizikletaren balaztek ez dute balio ziklo- kroserako.
2. Koadroa Errepidekoa baino altuagoa da, bestela pedalek lurra ukituko lukete-eta. Mendiko bizikleten koadroaren antzekoa da.
3. Gurpilak Zabalagoak dira eta koskadunak, hagindunak, ez irristatzeko.
|
Espezialista onaren ezaugarriak:
Teknika oneko txirrindularia.
Azkarra; esprinterra bada, hobe.
Ausarta, jaitsieratan batez ere.
Argia; zirkuituko leku arriskutsuenak ezagutzea oso baliagarria da.
Bitxikeriak:
Duela urte asko, Guardia Zibil bikote batek ziklo-kroslari nafar bati: «Geldi! Nori lapurtu diozu sorbalda gainean daramazun bizikleta hori?». Esan beharrik ere ez dago, txirrindulari hura ziklo-krosa egiten ari zela, baina Guardia Zibilek, antza, ez zuten orduan kirol hori ezagutzen.
Dietrich Thurau 1870 eta 80ko hamarkadetako txirrindulari aleman handiari galdetu zioten ea ziklo-krosean aritu behar zuen. Erantzuna: «Ziklo-krosa? Ni ez naiz trapezista. Bizikleta bere gainean ibiltzeko asmatu da, ez sorbalda gainean eramateko».
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |