 |
|
 |
 |
Erreportajea
|
|
Gaurko izarra...
|
|
Busturiarra, azken urteotako euskal ziklo-kroslari onena da David Seco. Buru-belarri dabil modalitate honetan lanean, amets baten atzetik: «Munduko txapeldun izatea».
|
Sei astez izan da David Seco bizkaitarra Belgikan, aurtengo ziklo-kros denboraldia prestatzeko. Iragan denboraldia ez zen uste bezain ona izan zen bere kasuan, eta etxean, Busturian, egin zen Espainiako Txapelketan, batez ere, muturreko galanta jaso zuen. Ezin izan zuen bere jarraitzaileen aurrean garaipena eskuratu.
Edonola ere, David Seco bera da, dudarik gabe, Euskal Herriak azkenaldian eman duen ziklo-kroslaririk onena. Ikusi besterik ez dago azken urteotako palmaresa. Besteak beste, Euskadiko Txapelketa zortzi bider irabazi du eta Espainiakoa, berriz, bost aldiz.
32 urte ditu eta nazioarteko proba askotan parte hartutakoa da. Garaipen asko lortu ditu, baina batekin egiten du amets bereziki: «Munduko txapeldun izatearekin». Futbola, bestalde, asko atsegin du, eta bizkaitarra izan arren, «nire aita eta anaia bezala, Realzalea naiz txikia nintzenetik».
|
David Seco
Sorlekua: Busturia.
Adina: 32 urte.
Taldea: Golf Artxanda-Spiuk.
Palmaresa: besteak beste, Euskadiko Txapelketa zortzi bider eta Espainiakoa bost aldiz irabazi ditu.
Zaletasunak: adiskideekin egotea, bidaiatzea eta, batez ere, urpeko arrantza. |
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |