Eguberrietako Igeriketa Txapelketa


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 24 2005/12 »  Eguberrietako Igeriketa Txapelketa

Erreportajea

Eguberrietako Nazioarteko Txapelketa
Abenduaren 29an jokatuko da, Ordizian, Eguberrietako Nazioarteko Igeriketa Txapelketa. EAEn antolatzen den igeriketako proba garrantzitsuena da honako hau, eta aurten ere nazioarteko izar asko bilduko dira bertan. Goizeko 10:00etan hasiko dira kanporaketak 25 metro luzeko igerilekuan, eta arratsaldeko 18:00etan hasita, finalak jokatuko dira (ETB1). Baina hitzordu garrantzitsu honez gain, igeriketako lehiaketa gehiago ere egingo dira, Gipuzkoan, datozen asteotan. Abenduaren 24ean, Eibarko XVII. Gabon Kopa jokatuko da 10:00etan hasita, eta urtarrilaren 14ean, Euskal Herria Ligako hirugarren jardunaldiaren txanda izango da Bidebietako igerilekuan, 10:00etatik aurrera.


Igerileku Olinpikoaren Ezaugarriak


Luzera: 50 metrokoak dira (olinpikoak ez direnak 25 metrokoak ere izan daitezke).
Zabalera: 25 metro.
Sakonera: 2 metro, gutxienez.
Uraren tenperatura: 25-28 grado artean. Lehiatzeko unean, uraren tenperaturak ez du aldaketarik izan behar.
Kale kopurua: igeri egiteko 8, eta ertzean beste 2, hala igerilariak pareta jotzerakoan sortzen duen olatuen mugimendua murrizteko.
Kaleen zabalera: 2,5 metro.
Kortxo-ilarak: 9 dira guztira, eta horiek igerilekua 10 kaletan bereizten dituzte (8 kale soilik, lehiatzeko). Kortxo-ilarek, igerilariak bereizteaz gain, igerilariaren mugimenduak sortutako olatuak saihesteko balio dute.
Irteerako plataforma (start block): finko eta ondo helduta egon behar dute; uretatik 0,5 edo 0,75 metrora.