Igeriketako modalitateak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 24 2005/12 »  Igeriketako modalitateak

Erreportajea

Igeriketako modalitateak
Bular igeriketa

Estilo zaharrena da honako hau, XVII. mendetik ezagutzen dena. Igerilariak behera begira flotatzen du besoak aurrerantz jarrita, esku-azpiak buelta emanda, eta ondorengo mugimendu horizontalak egiten ditu: besoak atzerantz irekitzen dira sorbalden parera iritsi arte, eta beti ur azpian edo ur gainean. Gorputz aldera gerturatzeko hankak uzkurtzen dira; belaunak eta oinetako behatzak kanpoaldera, eta gero luzatu egiten dira bultzada batekin; une horretan besoak hasierako puntura bueltatuko dira.


Crawl igeriketa

Estilo honetan egiten den distantzia laburrena 50 metrokoa da, eta luzeena, berriz, 1.500 metrokoa. 1870. urtean Jonh Arthur Turgen igerilari ingelesak ezagutzera eman zuen estilo hau. Igerilariaren beso bat airean mugitzen da eta esku-azpia behera begira eta uretara sartzeko prest du. Hankak, berriz, ostiko oszilatzailea izena duen eran mugitzen dira. Aldaka gora eta behera txandakatuz mugitzen da, hankak erlaxatuta edukita, oinak barruraka eta behatzak punta-puntan jarrita betiere.


Tximeleta-igeriketa

1930eko hamarkadan garatu zuten estilo hau zenbait igerilari estatubatuarrek. Estilo honetan, bi besoak batera aurrera eramaten dira uraren gainetik eta gero atzeraka aldi berean. Besoen mugimendua etengabekoa da, eta betiere aldaken uhin-mugimenduekin lagunduta egin behar da. Ostikoa, izurdea izenekoa, oinak elkartuta egiten den beheranzko mugimendu zakarra da.


Bizkar-igeriketa

Crawl erako igeriketa da bere oinarrian, baina igerilariak, kasu honetan, bizkarrarekin flotatzen du uretan. Mugimenduen sekuentzia txandakakoa da: beso bat airean esku-azpia kanpora aldera hankaren azpitik ateraz, beste besoak gorputza uretan bultzatzen duen bitartean. Ostiko oszilatzailea erabiltzen da hemen ere.