Beste zenbait modalitate


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 24 2005/12 »  Beste zenbait modalitate

Erreportajea

Beste zenbait modalitate
Jauziak

Kirol ederra, plastikoa. Metro bateko edo 3 metroko tranpolin batetik edota 10 metroko plataforma batetik jauzi egiten dute airean ahalik eta zilipurdi eta akrobazia perfektuenak eginez. Banaka edo binaka egin daiteke.
Water-polo

Uretan jokatzen den eskubaloiaren antzeko modalitatea da. Talde bakoitza hamaika jokalariz osatuta dago, baina jokoan zazpi bakarrik ibili daitezke. Erabateko kirola da; erresistentzia eta indar handia behar dira.
Igeriketa sinkronizatua

Igeriketaren artea edo uretako baleta bezala ezaguna, lehiaketak hiru zati izan ditzake: irudiak, errutina teknikoak eta errutina askeak. Musikarekin egiten da.
Ur irekiak

Ibaian baina, batez ere, itsaso irekian egiten diren igeriketa-zeharkaldiak dira. Euskal Herrian zeharkaldien denboraldia dago, eta Donostian bertan, bi antolatu ohi dira: Pasealeku Berriko Zeharkaldia eta Kontxako Badiakoa.