Inkesta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 24 2005/12 »  Inkesta

Ikastetxez ikastetxe. Inkesta

1- Zein izan da urteko kirolaririk aipagarriena, eta zergatik?

2- Eta kirol talde aipagarriena?


Javi Ros. 15 urte.

1- Xavi Barcelonako futbolariak urte bikaina egin du. Zelai erdian ez dago bera baino hobea den beste inor.

2- Barcelona. Futbolean jokatzen duen talde bakarra da, ikuskizuna ematen duen bakarra. Realekoa ere banaiz, baina bata edo bestea ikusi...
Maddi Genua. 14 urte.

1- Fernando Alonso Bat Formulako pilotua. Piloturik onena izan da, eta hain gazte izanda irabazteak meritu handia du.

2- Eibar futbol taldea. Iragan denboraldian Lehen Mailara igotzea lortu zuen ia, baina azkenean, zoritxarrez, ezin izan zuen, eta pena handia eman zidan.


Xabier Altuna. 13 urte.

1- Jose Manuel Calderón Tau Baskoniako saskibaloilari ohia, eta orain Toronto Raptors NBAko taldean jokatzen duena.

2- Tau Baskonia. Aurten Ivanovic gabe, beste entrenatzaile bat etorri da, hori ere kaleratu dute, baina hala ere, punta-puntan jarraitzen du.
Maider Etxeberria. 13 urte.

1- Fernando Alonso Bat Formulako pilotu asturiarra. Onena izan da, eta bere karrera asko ikusi ditut.

2- Akaba Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldea. Akaba Bera Berako infantiletako taldean jokatzen dut, eta Ohorezko Mailan lan ona egiten ari direla iruditzen zait.


Carmen Bainez. 12 urte.

1- Iker Romero Barçako eskubaloilariak nola jokatzen duen oso gustukoa dut..

2- Akaba Bera Bera taldea. Neuk ere eskubaloian jokatzen dut, Bera Beraren lana hurbiletik jarraitzen dut, eta Esme Lopez hegalekoaren jokoa, batez ere, asko atsegin dut.
Josu Uria. 12 urte.

1- Allen Iverson NBAko Philadelphia taldeko jokalaria azpimarratuko nuke. Punta-puntan dagoela erakutsi du.

2- Memphis NBAko taldea. Pau Gasol jokalari katalanak bertan jokatzen du, eta beren mugak dituzten arren, oso ondo jokatzen dute.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Zure esku balego, zein kirol albiste gertatzea gustatuko litzaizuke 2006 urtean?

2- Horretarako aukera izango bazenu, zein kirolariren antza izatea gustatuko litzaizuke?






OHARRA
MUGI!-N

ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.