Kilo horiek guztiak dituen harritzarra jasotzeko asmoa azaldu du 18 urteko Miren Urkiola harrijasotzaileak. Abenduaren 26an, Zestoan egingo du ahalegina.
150
Ehuneko ehun ez, %150 emango omen du Dalibor Stevanovic Realeko futbolari esloveniarrak Realaren alde. Gogoaz gain, kalitatea eta errendimendu ona erakusten badu jokalari gazte honek, denontzat hobe.
225
77 puntuko aldea atera zion Ronaldinho Barçako jokalariak bigarren sailkatuari, Lampard ingelesari, Urrezko Baloiaren aukeraketan. 225 puntu lortu zituen brasildarrak.
6
Bost etapa beharrean sei izango ditu 2006ko txirrindularitzako Euskal Herriko Itzuliak. Hortaz, apirilaren 3an Irunen hasi eta apirilaren 8an amaituko da, Zallan.