Agenda


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 24 2005/12 »  Agenda

Agenda... eta gehiago

AGENDA

Errege egunean, egin korrika!

Uliako Erregetako Krosa jokatuko da beste urtebetez Donostian, urtarrilaren 6an. Eguberrietako gehiegikeriak gainetik botatzeko aukera ezin hobea.
Ziklo-kroseko Gipuzkoako Txapelketa

Aizarnazabalen jokatuko da abenduaren 18an, aurtengo ziklo-kroseko Gipuzkoako Txapelketa. Goiz-goizetik hasiko dira aurreneko lasterketak.
Txapelgim Master

Gimnasiako hitzordu garrantzitsu hau abenduaren 18an, arratsaldean, izango da Donostiako Gasca kiroldegian.
Euskadi-Kamerun futbol partida

Urtero lez, aurten ere Euskadiko futbol selekzioak lagun arteko partida jokatuko du. Afrikako selekzio indartsuenetako bat, Kamerun, San Mamesen izango da abenduaren 28an, 20:30ean.
Pistako txirrindularitza

Abenduaren 18, 23 eta 30ean, Construcciones Moyua pistako txirrindularitza denboraldiko saio berriak izango dira Donostiako belodromoan.
Alkizatik Erniora eta umeentzako irteera

Vasco de Camping Elkarteak bi irteera antolatu ditu abenduaren 17 eta 18rako: bata, Alkizatik Erniora, eta bestea, umeei zuzendutakoa, Iantzi eta Aranaz artean. Informazioa, 943-271866 telefonoan.