Inkesta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 25 2006/01 »  Inkesta

Ikastetxez ikastetxe

Inkesta



1- Zein kirol albiste gertatzea gustatuko litzaizuke 2006an?

2- Zein kirolariren antza izatea gustatuko litzaizuke?


Aitor Erentxun. 11 urte

1- Arsenal Ingalaterrako futbol taldeak Txapeldunen Liga irabaztea.
2- Thierry Henry Arsenalgo futbolari frantsesarena. Oso bizkorra eta indartsua da, eta gol asko sartzen ditu gainera.
Nagore Iturbe. 11 urte

1- Euskaltel-Euskadi taldeko txirrindulariren batek Tourra irabaztea. Ea Iban Mayok zorte handiagoa duen!
2- Iban Mayorena. Oso ziklista ausarta iruditzen zait nahiz eta azkenaldian zorte handirik ez izan.
Julen Cordobes. 12 urte.

1- Tau Baskonia saskibaloi taldeak aurtengo partidu guztiak irabaztea.
2- Luis Scola Tauko pibotarena. Jokalari bikaina da, eta kantxan oso mugimendu onak egiten ditu.


Enara Iturrioz. 14 urte.

1- Nire adiskideekin belar-hockeyan jokatzen segitzea eta liga irabaztea, ahal badugu.
2- Askotan pentsatu dut horretan, eta egia esan behar badizut, ez dut inor miresten bereziki.
Aitor Ginto. 15 urte.

1- 2006an nagusien mailako Atletismoko Munduko Txapelketa Donostian aurrera eramatea gustatuko litzaidake.
2- Jason Gatlin abiadurako atleta estatubatuarraren mailara heltzea ez litzaidake axola izango!.
Maialen Sarasola. 13 urte.

1- Boleibolean jokatzen dudanez, kirol honek oihartzun handiagoa izatea gustatuko litzaidake.
2- Joane Somarriba euskal txirrindularia gogoko dut oso, eta bere antza izatea nahiko nuke.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Otsailean Italian egingo diren Neguko Olinpiar Jokoak hurbiletik jarraituko al dituzu?

2- Zein da gehien gustatzen zaizun neguko kirola?






OHARRA
MUGI!-N

ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.