 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Izotz gaineko eskalada ikastaroa
Gipuzkoako Mendizale Federazioak izotz eskalada ikastaroa antolatu du urtarrilaren 28 eta 29an, Bielsan. Informazio gehiago, 943-461440 telefono zenbakian.
|
|
Atletismoko Euskadiko txapelketak
Kadete, jubenil eta junior mailetako atletismoko pista estaliko Euskadiko Txapelketa jokatuko da urtarrilaren 21 eta 22an, Donostiako belodromoan.
|
Igeriketako lehiaketak
Gipuzkoa eta Euskal Herria ligetako igeriketa lehiaketak jokatuko dira hil honen14an, Bidebieta kiroldegian.
|
Pistako txirrindularitza
Construcciones Moyua Pistako Sariko proba gehiago jokatuko dira hilabete honetan Donostiako belodromoan. Hala, urtarrilaren 14an, 21ean eta 29an eramango dira aurrera goizeko 10:00etan hasita.
|
Iraupen-eskiko zeharkaldia
Vasco de Camping elkarteak iraupen-eskiko martxa antolatu du Beretera otsailaren 4rako eta 5erako. Iraupen-eskian egiten den martxa jendetsuena da inondik ere, eta bertan parte hartzeko 943 271866 telefono zenbakira deitu.
|
Sport Goofy Saria
Tenis denboraldia hasi da jada, eta horrenbestez, txapelketak. Hala, urtarrilaren 23tik 29ra bitartean infantil mailako jokalariei zuzendutako Sport Goofy Saria eramango da aurrera Donostiako Tenis Elkartea Errealean.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |