Snowboardeko materiala


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 26 2006/02 »  Snowboardeko materiala

Elkarrizketa

Snowboardeko materiala


Ohola
Egurra da oinarrizko materiala, baina hori beira-zuntz, karbono eta beste material batzuez estalita dago. Eskiak baino zabalagoak eta laburragoak dira, eta bi oinak era perpendikularrean lotuta daude oholean. Oinarrizko ohol batek 250-300 euro artean balio dezake.

Botak
Gogorrak eta bigunak izan daitezke. Eta aukeratu duzun modalitatearen arabera, batzuk edo besteak beharko dituzu. Fijazio gogorrak daramatzaten ohol alpinoek bota gogorrak eskatzen dituzte, ohola hobeto heltzen dutelako horrela. Freestyle edo freeride modalitateetan, berriz, bota bigunak erabili behar dira saltoak egiteko orduan mugitzeko askatasun handiagoa izateko. Oinarrizko bota batzuek 100 euro balio dute.

Fijazioak
Oholak esango dizu fijazio bigunak edo gogorrak behar dituzun. Edonola ere, itxigailuak nolakoak diren ikusi behar da modalitate ezberdinetara egokitzeko. Oinarrizko batzuek 100 euro balio dute.