Inkesta: Neguko Olinpiar Jokoak


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 26 2006/02 »  Inkesta: Neguko Olinpiar Jokoak

Ikastetxez ikastetxe

INKESTA

1- Italian egingo diren Neguko Olinpiar Jokoak hurbiletik jarraituko dituzu?

2- Zein da zure neguko kirol gustukoena?

Mikel Izurriaga. 15 urte. Olatz Azkuna. 14 urte. Unai Catalan. 14 urte.
1- Hori egiteko asmoa dut, bai. Gainera, badakit Iker Fernandez donostiarra snowboarden arituko dela.
2- Izotz-hockeya. Jokalariak elkar jotzen hasten direnean batez ere, ikusgarria izaten da!
1- Jakina. Eski alpinoko probak ditut gustuko batez ere, eta horietan jarriko dut arreta bereziki.
2- Eski alpinoa. Urtero joaten naiz eskiatzera senideekin Baqueira-Bereteko eski-estaziora.
1- Telebistaz jokoak eskaintzen badituzte, hurbiletik jarraituko ditut, bai.
2- Snowboarda da, beharbada, ikusteko politena, baina zoritzarrez, ez dut oraindik probatzeko aukerarik izan.

Ane Sagardia. 13 urte. Iñaki Txokarro. 13 urte. Estibalitz Otegi. 13 urte.
1- Saiatuko naiz, eta batez ere eski alpinoko lasterketak ikusiko ditut.
2- Eski alpinoa eta patinaje artistikoa. Ez dut horiek praktikatzeko aukerarik izan, baina espero dut patinajea batez ere laster ezagutzea.
1- Neguko Olinpiar Jokoetan maila handiko kirolariak daudenez, ahalik eta gehien jarraitzen saiatuko naiz.
2- Snowboarda eta izotz-hockeya. Kirol interesgarriak dira biak ere, eta snowboard egitea bereziki asko gustatuko litzaidake.
1- Patinaje artistikoa batez ere. Donostiarren batek ere parte hartu behar duela ere badakit!
2- Patinaje artistikoa. Nire adiskideekin joan izan naiz behin baino gehiagotan patinatzera, Txuri Urdinera.


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Zein entrenatzaile fitxatuko zenuke Realerako?

2- Eta aukera izanez gero, zein futbolari ekarriko zenuke talde txuri-urdinera?





OHARRA
MUGI!-N

ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.