 |
|
 |
 |
Erreportajea
Andoaingo Leitzaran da nagusien mailako beste emakumezkoen taldea.
|
|
Boleibolaren Historia
|
1895: William G. Morgan estatubatuarrak asmatu zuen boleibola AEBetako Massachusetts estatuan.
1913: Filipinetan egindako Ekialdeko Jokoetan, han bildutako selekzioak boleibolean aritu ziren.
1947: Nazioarteko Boleibol Federazioa eratu zen.
1949: Lehenengo Munduko Txapelketa jokatu zen. 1952tik aurrera, lau urtean behin antolatzen da txapelketa hori.
|
1948: Europako txapelketetan azaltzen hasi zen boleibola gizonezkoetan, eta urtebete geroago, emakumezkoetan.
1964: Joko Olinpikoetako kirol ofizial bihurtu zen boleibola.
1990: Hamar herrialdek osatutako Munduko Liga antolatzen hasi zen.
1993: Emakumeen Gran Prixa sortu zen mundu mailako zortzi selekzio onenekin.
|
|
Boleibol olinpikoaren ezaugarriak
|
Areto barruan: sei jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen da.
Sarearen altuera: 2,43 metro gizonezkoetan; 2,24 metro emakumezkoetan.
Baloia: 260-280 gramo arteko pisua; 65-75 cm arteko zirkunferentzia.
Pistaren luzera eta zabalera: 18 x 9 metro.
Garaipena: bost setetatik hiru irabazten dituena izango da garailea. Set bat irabazteko 25 puntu egin behar dira (15 azken setean). Talde batek bi puntuko aldearekin irabazi
behar du set bakoitza.
Jokalariak: sei jokoan, sei ordezko aulkian. Liberoa: defentsako jokalaria da, bere jokalekuaren hondotik lasai ibil daiteke, baina ezin du sakea atera, aurrera jokatu baloia eta erasoko kolpeak eman. Kolore ezberdineko arropa erabili ohi du.
Baloiaren jabetza: talde bakoitzak hiru bider uki dezake baloia aurkariaren jokalekura itzuli aurretik.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |