Inkesta


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 27 2006/03 »  Inkesta

Ikastetxez ikastetxe

INKESTA

1- Zein entrenatzaile fitxatuko zenuke Realerako?

2- Zein jokalari ekarriko zenituzke talde txuri-urdinera?


Ioritz Lizarazu. 14 urte.

1- Gaur egun Liverpoolen dagoen Rafa Benítez ekarriko nuke Donostiara Realaren egoerari buelta emateko.

2- Ronaldinho Barçako aurrelari brasildarra, sekulako futbolaria baita.
Nerea Soto. 14 urte.

1- Michael Laudrup danimarkarra. Bakerorekin Barcelonan jokatu zuen, eta entrenatzaile serioa iruditzen zait.

2- Ronaldinho Barcelonako aurrelaria, bitan pentsatu gabe.
Iñigo Ferrer. 13 urte.

1- Jabo Irureta entrenatzaile ona da, eta datorren urtetik aurrera Donostian jarriko nuke lanean.

2- Duela urte gutxi Liga irabaztear izan ziren jokalari guztiak besrreskuratuko nituzke: Xabi Alonso, Kvarme, Khokhlov, Tayfun, Karpin...


Ane Amiano. 12 urte.

1- Rafa Benítez Liverpooleko entrenatzailea oso aproposa iruditzen zait Reala bezalako talde baterako.

2- Samuel Eto´o kamerundarra. Jokalari bikaina da, eta gol asko sartzen ditu, gainera.
Pablo Cuenca. 13 urte.

1- Rafa Benítez Liverpooleko entrenatzailea. Reala bide onetik eramango luke, seguru.

2- Ronaldinho Barçako aurrelari brasildarra eta Xabi Alonso Realeko jokalari ohia.
Aitziber Bravo. 11 urte.

1- Toshack galestarra ekarriko nuke, Realean beti egin baitu lan ona.

2- Aranburu lehenbailehen sendatzea nahiko nuke, eta horrez gain, Ronaldinho munduko futbolari onena izango bagenu, primeran!


WWW Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
DATORREN
HILEKO
INKESTA
1- Mendira joatea gustuko al duzu?

2- Ikusten al duzu zeure burua Himalaian, Oiarzabal edo Pasaban bezala?





OHARRA
MUGI!-N

ZUEN ZAIN GAUDE!
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.