Belar hockeya: Mary Ayestaran


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 27 2006/03 »  Belar hockeya: Mary Ayestaran

Mitoa

Mary Ayestaran belar-hockeya

Mary Ayestaran –eskuinean– Inge Mitxelenaren alboan, Realeko belar-hockeyko poster batekin.
«Gihar sendoak aterako zaizkizue, gizonei bezala!»
Hogei urte eskas zituenetik, belar-hockeya izan da Mary Ayestaranen pasioa. Emakumeen kirola geure artean oraindik arrotz samarra zen garaian, Realean egin ditu urte gehienak jokalari, entrenatzaile eta ordezkari gisa.
Sorlekua: Donostian jaio zen 1948ko azaroaren 24an. 57 urte ditu, beraz.

1968: urte horretan hasi zen belar-hockeyan jokatzen Alperrak talde donostiarrean. Zelai erdian, eskuinaldetik jarduten zuen.

Anoetatik, Realera: 1973an Anoeta klubean jokatu zuen. Handik urtebetera Realak belar-hockeyko taldea berreskuratu eta, txuri-urdinekin jokatzen hasi zen berriro ere. 1994. urtera arte bertan aritu zen, eta ondoren entrenatzaile gisa jarraitu zuen Realean.

Emakumeen kirola, ezezaguna: Mary Ayestaran hockeya egiten hasi zen garaian, emakumeek Donostian eta inguruan apenas egiten zuten kirolik. Askok esaten omen zieten gizonezkoei bezala gihar sendoak aterako zitzaizkiela eurei ere. Kanpora jokatzera joaten zirenean, ordea, goi mailako emakumezko kirolariak ederrak zirela konturatzen ziren, eta txikitatik egiten zutela kirola.

Belarretan eta pistan: belar-hockeyan ez ezik, patin-hockeyan ere aritu da, modalitate horretan ere emaitza bikainak erdietsiz.

Espainiako selekzioa: 89 partidu jokatu ditu guztira, Espainiako selekzioak 1971tik 1984ra jokatutako partidu ofizial guztiak, hain zuzen ere.

Realeko ikurra: hogei urtez jokalari izan ondoren Realean, entrenatzaile aurrena eta ordezkari geroago ibili da Mary Ayestaran.

Tituluak, jokalari gisa: Espainiako Ohorezko Mailako liga (1985-86, 1992-93, 1993-94) eta Erregina Kopa (1986-87, 1993-94)

Tituluak, entrenatzaile lanetan: Europako B Txapelketa (1994-95) eta Espainiako Ohorezko Mailako liga (1996-97, 1997-98, 1998-99).

Sariak: Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kiroltasunaren Saria (1998); Donostiako Udalaren Hiritar Merezimenduari Domina (1998); Euskadiko Federazioaren Urrezko Sticka (2000); Realaren Brillanteen eta Urrezko Intsignia (2001)...



Luis Uranga, Realeko presidente ohia, urrezko eta brillanteen intsignia jartzen.