Alemaniako Munduko
Futbol Txapelketa
Brasil, eta gero besteak
Ekainaren 9an hasiko da 2006ko Munduko Futbol Txapelketa, Alemanian. 32 taldek hartuko dute parte, eta futbolzale guztiek, baita Kovacevicek ere, faborito argi bat dute: Brasil. Norbaitek eraitsiko ote du talde kariokaren inperioa?
Mundiala irabazteko zure faboritoak?
Brasil beste guztien gainetik dago, baina ustekabeko bat baino gehiago egongo da, eta ziur nago Afrikako selekzioren batek oso aurrean amaituko duela.
Zein izango dira txapelketako izarrak?
Erakusleiho ederra izaten da Munduko Txapelketa, eta seguru oraingo txapelketan ere espero ez den izar bat baino gehiago sortuko dela. Ronaldo, Ronaldinho eta Kaká, hiru horiek seguru Mundial bikaina egiten dutela.
Zein izango litzateke Mundialeko zure ametsetako finala?
Brasil eta Serbia eta Montenegroren artekoa sinestezina litzateke niretzat!
Zure esku balego, zure taldeko zein jokalari eramango zenuke selekziora?
Juventusen jokatu nuenean, Zidanekin aritu nintzen. Pertsona eta jokalari gisa primerakoa da, eta bera ziur eramango nukeela.
|
Ronaldinho, Brasileko izarra.
Boli Kosta, ustekabekoa?
Zidane, Darkoren gustukoena.
|