Igeriketa: Borja Iradier


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 29 2006/05 »  Igeriketa: Borja Iradier

Gipuzkoarrak kanpoan

Igeriketa


Zarauztik Zamorara
Urte eta erdiz igeriketako lehiaketak alde batera utzi arren, Zamora aldean dabilen Borja Iradier igerilari zarauztarra Espainiako espezialista onenen artean dago.
Gipuzkoako momentuko igerilari onenetakoa da, onena ez bada. Abenduan, urrezko bi domina erdietsi zituen igerileku laburreko Espainiako Txapelketan. Crowl eta bular estiloetan aritzen da, 50 eta 100 metrotan, eta 26 urterekin, modalitate horietako izarra bihurtu da Espainian. Berak ditu, gainera, Espainiako errekorrak distantzia horietan.

Borja Iradier zarauztarrak Zamora taldean dihardu, eta behin baino gehiagotan azpimarratu du maila nagusian nabarmendu nahi duenak igeriketan kanpora atera behar duela. Izan ere, Gipuzkoan nahiz Euskal Herrian harrobi on samarra egon arren, ez dago entrenamendu-gune aproposik eta azpiegitura aldetik gabezi handi samarrak daude, Iradierrek argi du Goi Errendimenduko Gune bat balego, Gipuzkoan puntako igerilari gehiago aterako liratekeela.

Bere kasa entrenatzen

Hamalau urte bete arte Borja Iradier bere herriko taldean Zarautzen, aritu zen igeri egiten, eta handik Irungo Artaleku Igeri Elkartera jo zuen. Zazpi urte egin zituen han, baina bere kasa entrenatzen zuen Zarautzen, eta oso gogorra egiten zitzaion martxa horri eustea.

Urte eta erdiz geldirik egon ostean, eta Iruñean ikasten ari zela, Leioako Askartza taldean sartu zen. Jose Manuel Mantiñan euskal entrenatzaile onenetako batek zarauztarrari zukua atera zion. 20 urte zituen, garaiz zebilen oraindik ere, eta emaitza onak berehala lortzen hasi zen.

Goi mailara iristeko, ordea, Euskal Herritik alde egin beharra zuen. Valladolidera joan zen Telekomunikazioen Ingeniaritza ikastera eta, horrekin batera, Zamorako igeriketa taldeak eurekin lehiatzeko aukera eman zion. Ordutik aurrera lortu ditu emaitza onenak Iradierrek; azkenekoak, iragan abenduan lortutako bi garaipenak Espainiako Txapelketan.


Borja Iradier

Sorlekua: Zarautz.
Adina: 25 urte.
Taldea: Zamora
Modalitatea: bular-estiloa
Kirol ibilbidea: Zarautz, Artaleku (Irun), Zamora.
Palmaresa: Espainiako txapeldun 50 eta 100 metroko bular-estiloan.