Arrauna: Eva Mirones


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 29 2006/05 »  Arrauna: Eva Mirones

Mitoa

Eva Mirones arraunlaria

Atenaseko Olinpiar Jokoetan.
Aitagatik ez balitz...
Atenasen egin ziren 2004ko Olinpiar Jokoetan lehiatu zen Eva Mirones pasaitarra. Aita arraunzale porrokatua zuen, eta berari esker heldu zion arraunketari, 13 urterekin.



Eva, Orikoko elastikoarekin eta bere eguneroko materialarekin.
Sorlekua: Pasai Donibanen jaio zen 1976ko otsailaren 8an. 30 urte ditu, beraz.

Kirolzalea, ez: umetan ez omen zen kirolzalea, baina 13 urterekin, aitak behartuta, arraun egiteari ekin zion. Arraunzale amorratua zen bere aita.

Bakarrik gelditu: hamar bat lagun hasi ziren arraun egiten, baina urtebetean bi besterik ez ziren geratu.

Aulki mugikorraren krisia: Eva Mironesek behin eta berriro aipatu duenez, aulki mugikorrak ez du jendea erakartzen, eta are gutxiago emakumezkoak. Sakrifizio handia egin behar da, eta estropada gutxi daude. Horregatik, arraunean dabiltzan neskek nahiago dute bateletan jardun aulki mugikorrean baino.

Saiatua: kadete mailan hasi zen arraunean, eta entrenatzaileak atseden eman arren, entrenatzera joaten zen, igandeak barne.

Arraunketa baino gehiago: Evak maiz esan izan du arraunketatik bizimodua ateratzeko aukera izanda ere, arraunera mugatzea ez dela ona, entrenatu besterik ez delako egiten.

San Juanetik Oriora: Pasaia utzi eta Orion dabil arraun egiten. Leku batean zein bestean jendea itsu samarra dela onartu du. Pasai Donibanen kluba bitan banatu zenean, herria erdibitu egin zen. Herritar batzuek oraindik ere ez omen dute agurtzen zatiketa hartan Donibanekora jo zuelako.

Palmaresa: jubeniletan aritu zen estreinakoz Munduko Txapelketa batean. 2004ko Atenaseko Olinpiar Jokoetako B finalean aritu zen Teresa Masekin batera, scull bikoitzean (bosgarren sailkatu ziren). Beste emaitza aipagarri batzuk: bosgarren Munduko Kopan, Alemanian (1998) eta Suitzan (2001); zortzigarren Munduko Txapelketan, Alemanian (1998) eta Italian (2003); seigarren Munduko Kopako proban, Suitzan (2004).