Intxaurrondoko duatloia


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 29 2006/05 »  Intxaurrondoko duatloia

Triatloia


Jonathan Hall, iazko garailea, helmugara iristen.
Intxaurrondoko duatloia
15.000 euro inguru banatuko ditu saritan
Euskal Herrian antolatzen diren duatloien artean klasiko bihurtu da Intxaurrondokoa. Klasikoa eta garrantzitsua, izan ere sari mamitsuak eskaintzen ditu Talai Kirol Peñak antolatzen duen duatloi honek. Aurten ere, urruti joan gabe, 15.000 euro banatuko dira saritan.

Maiatzaren 13an, 17:30ean, izango da Intxaurrondoko Duatloia, eta edizio honetan aldaketarik egongo da. Hala, Donostiako Maratoi Erdiaren egun berean ez egiteagatik, hasieran uste zena baino egun bat lehenago jokatuko da, eta horrek duatloiaren ibilbidean aldaketak eragingo ditu. Orain arte, 10 kilometro korrika, 40 bizikletan eta beste 5 korrika osatu behar izan dituzte atletek. Aurten, ordea, saio bakoitzak kilometro erdiak izango ditu, larunbatean egitean trafiko arazoak areagotu egiten direlako. Izena emateko www.ibaeta.com web gunera jo dezakezue.


Txikienak ere lehiatuko dira
Nagusiak ez ezik, txikienek ere parte hartu ahal izango dute Intxaurrondoko Duatloian. Iaz antolatu zuten estreinako saioa, eta halako harrera bikaina jaso ondoren, aurten duatloi txikia bigarren urtez jarraian egingo da. Neska-mutilei irekitako proba hau hiru mailatan banatuko da: lehenengoan, 12-13 urteko gaztetxoak ariko dira; bigarrengoan, 10-11 urtekoak, eta hirugarrengoan, 8-9 urtekoak. 16:00etan hasiko da txikien proba hau, eta maiatzaren 9ra arte izena eman daiteke www.ibaeta.com web guneko formularioa betez.


Triatloi modalitateak

Triatloiko distantziak

Distantzia olinpikoa: igeriketa (1,5 km.) + txirrindularitza (40 km.) + oinezko proba (10 km.)
Distantzia luzea: igeriketa (4 km.) + txirrindularitza (120 km.) + oinezko proba (30 km.)
Sprint: igeriketa (750 m.) + txirrindularitza (20 km.) + oinezko proba (5 km.)


Beste modalitate batzuk

Duatloia: oinezko proba + txirrindularitza + oinezko proba. Errepidean nahiz mendialdean egin daiteke. Distantziak:
- Sprint: 5 km. + 20 km. + 2,5 km.
- Distantzia olinpikoa: 10 km. + 40 km. + 15 km.
- Distantzia luzea: 14 km. + 60 km. + 7 km.
Neguko triatloia: oinezko proba (5 km.) + txirrindularitza (10 km.) + iraupen-eskia (10 km.). Hiru probak elurretan egiten dira.
Akuatloia: oinezko proba (2,5 km.) + igeriketa (1 km.) + oinezko proba (2,5 km.)