 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Donostiako Tenis Irekia, Ondarretan
A.T.P. Challenger Serieseko nazioarteko txapelketa jokatuko da Ondarretako pistetan, maiatzaren 15etik 21era. Zirkuitu profesionaleko tenislari asko ariko dira.
|
|
Maiatzaren 13an, duatloia Intxaurrondon
Urtez urtez gero eta sona handiagoa hartzen ari den duatloia jokatuko da Intxaurrondon, 17:30ean hasita. Txikienek ere eurentzako proba izango dute.
|
Gipuzkoako Surf Txapelketa
Pixkanaka-pixkanaka surf denboraldia berotzen doa, eta hala, maiatzaren 13an eta 14an Gipuzkoako Surf Txapelketa jokatuko da, Zarautzen.
|
Motokrosa, Bergaran
Martxoan, Donostiako Altza auzoan ekin zitzaion motokros denboraldiari. Ekainaren 6an, berriz, Euskadiko Txapelketako beste proba puntuagarri bat eramango da aurrera, Bergaran.
|
Nazioarteko sega saioa
Taldeen arteko nazioarteko sega txapelketa izango da Tolosan. Neska-mutilak nahastuta lehiatu ahal izango dira, eta saio ikusgarri honi eguerdian emango zaio hasiera.
|
Roll-eski ikastaroa
Vasco de Camping elkarteak maiatz amaierako roll-eski ikastaroa antolatu du. Interesatuok 943 271866 telefonora dei dezakezue.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |