Reala, Athleticen atzetik


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 30 2006/10 »  Reala, Athleticen atzetik

Erreportajea

Reala, Athleticen atzetik

Itziar Gurrutxaga, Athleticen sartutako gol bat ospatuz.
Athletic talde bizkaitarra, Lagunak nafarra eta Reala gipuzkoarra; horiexek dira Superligako euskal taldeak. Athletic izan da orain arte maila onena eskaini duena, baina Realak pixkanaka euren parera iristea du xede.
Superligara iritsi den azken euskal taldea izan da Reala. Athleticek esaterako, bost urte daramatza, eta tartean, hiru liga ere irabazi ditu. Garbiñe Etxeberria Realeko entrenatzaileak dioenez, "Athleticek bost urte horietan ez dute taldea askorik aldatu, eta hortaz, talde zuri-gorriak egin duena Realak egitea oso zail ikusten dut oraindik. Hori bai, aurten iritsi eta gauzak ondo egiten saiatuko garela zalantzarik ez izan". Aitzitik, denboraldi amaieran Lagunak talde nafarraren aurretik egoteko itxaropena dute jokalari gipuzkoarrek.

Athleticen hiruzpalau gipuzkoar ez ezik, beste talde batzuetan ere badira futbolari gipuzkoarrak. Etxebarriak aipatu duenez, "horiek noizbait geure taldean izatea ederra litzateke. Aurten, daukagunarekin moldatuko gara, fitxaketa batzuk ere egin ditugu baja batzuk izan ditugulako, baina oro har, gustura nago osatu dugun taldearekin".


Kanpoan dauden jokalari gipuzkoarrak:

Izena: Maria Luke
Sorlekua: Eibar
Adina: 20 urte
Taldea: Athletic

Izena: Itziar Gurrutxaga
Sorlekua: Elgoibar
Adina: 29 urte
Taldea: Athletic

Izena: Gurutze Fernandez
Sorlekua: Urretxu
Adina: 27 urte
Taldea: Athletic

Izena: Eli Ibarra
Sorlekua: Azkoitia
Adina: 25 urte
Taldea: Athletic
Izena: Maider Castillo
Sorlekua: Eibar
Adina: 30 urte
Taldea: Levante

Izena: Mari Paz Azagra
Sorlekua: Azpeitia
Adina: 24 urte
Taldea: Lagunak, Rayo

Izena: Maria Goñi
Sorlekua: Irun
Adina: 27 urte
Taldea: Lagunak