 |
|
 |
 |
Ikastetxez ikastetxe
|
|
INKESTA
|
1- Reala Bigarren Mailara jaitsiko dela uste al duzu?
2- Talde txuriurdinak egindako fitxaketak gustukoak dituzu?
|
|
|
Julen Olaizola. DBH2
1- Ez zait iruditzen maila galduko duenik.
2- Egia esan, fitxaketak ez zaizkit gehiegi gustatzen
|
Natalia Arizmendi. DBH2
1- Hondoa jota daude, baina hala ere, aurrera aterako dira.
2- Ez zaizkit gustatzen, baina oro har, jokalari guztiak dabiltza gaizki.
|
|
|
Ana Zabalegui. DBH2
1- Lehenengo Mailan jarraituko duela uste dut.
2- Ez, ez dute momentuz gauza handirik erakutsi.
|
Pablo Salaverria. DBH2
1- Ez dut uste, derrigorrez erreakzionatu beharra dute, eta egingo dute.
2- Orain arte behintzat ez dute erakutsi fitxaketa onak direnik Realarentzat.
|
|
|
Gonzalo Ortiz de Zarate. DBH2
1- Ez dut uste Bigarren Mailari jaitsiko denik, azkenean beti gora egiten baitu.
2- Ez ditugu gustuko, ez diote ezer eskaintzen taldeari, baina okerrena da taldeak gaizki jokatzen duela.
|
Marta Yeregui. DBH2
1- Pena emango lidake, baina uste dut Bigarren Mailara jaitsiko direla aurtengoan.
2- Ez, ez zaizkit gustatzen. Ea esnatzen diren, bestela.
|
|
WWW
|
Parte hartu zeuk ere gure inkestetan,
www.euskaraz.net-en bidez.
Aurrea hartu guztiei datorren hileko galderei erantzunez!
|
DATORREN
HILEKO
INKESTA
|
1- Zein da gehien gustuko duzun kirola?
2- Zein da inoiz probatu ez, baina gustura egingo zenukeen kirola?
|
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |