Mitoa: Miguel Angel Zuñiga


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 30 2006/10 »  Mitoa: Miguel Angel Zuñiga

Mitoa

Miguel Angel Zuñiga. Eskubaloia

Zuñiga, Bidasoako zaleei agur esaten.


Gomazko atezaina
Bigun itxurako eskubaloiko atezain ohia, 1988ko Seulgo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen Miguel Angel Zuñiga irundarrak. Bidasoan hainbat denboraldi osatu zituen jokalari bikain honek.
Sorlekua: Irunen jaio zen duela 46 urte.

Miguelo: 15 urterekin, bere anaia zaharrak animatu zuen Irungo La Salleko jubeniletako bigarren taldean jokatzera. Jendea behar zuten orduan, atezain bat, eta hala, lagunek Miguelo deitzen zioten gazte hau animatu zen ate azpian jartzera. Kasualitatez hasi zen, hortaz, Miguel Angel eskubaloiko atezain gisa jokatzen.

Juantxo Villarreal: entrenatzaile horrekin debutatu zuen Bidasoarekin Ohorezko Mailan, 19 urterekin, eta hurrengo urterako, jada, taldeko atezain titular bihurtu zen.

Atezain ezberdina: ez zen atezain altua. 1,78 metro luze da, eta bere mugitzeko erak atezain sendoegia ez zenaren sentsazioa ematen zuen. Hori ordea, ez zen inolaz ere oztopo izan punta-puntako atezain bihurtzeko.

Seulgo Joko Olinpikoak: 98 aldiz aritu zen Espainiako selekzioarekin, eta 1988an Seulgo Joko Olinpikoetan parte hartu zuen. 1980ko hamarkadaren amaieran, bosgarren postuan sailkatu zen Suitzan jokatutako Munduko Txapelketan.

Oroitzapen txarrena: 1990-91 denboraldian, Errekopako finala jokatu zuen Bidasoarekin Milbertshoffen talde alemanaren aurka. Irunen 20-15 irabazi eta gero, Alemanian zortzi goleko aldeaz galdu zuten bidasoarrek. Epaileek partida hura «lapurtu» egin zietela esan izan dute askok eta askok.

Kirol ibilbidea: Bidasoa (1978 - 84, 1986 - 92); Santanderreko Teka (1984- 86) eta Cadagua Gáldar (1992-96).

Palmaresa: Elgorriaga Bidasoarekin Espainiako Liga irabazi zuen 1986-87 denboraldian eta Errege Kopa 1990-91n; azken denboraldi horretan, Errekopako finalista izan zen; Errege Kopako finalista 1982-83, 1987-88 eta 1989-90 denboraldietan. Gáldarrekin City Cupeko finalista izan zen 1995ean.

Erretiroa: 1996an erretiratu zen Gáldarrekin, eta azkeneko partidua Irunen jokatu zuen. Kafetegi bat du gaur egun, Irunen.