Gora eta behera


ESTAS AQUÍ: Sarrera »  Publicaciones »  Mugi! publicación deportiva »  Mugi 30 2006/10 »  Gora eta behera

Agenda... eta gehiago

GORA
Surfaren aldeko ekimena

Kirol horri bultzada emateko asmoz bildu ziren Zurriolan, urriaren erdian, adin guztietako hainbat eta hainbat surflari. Kirol honen etorkizuna ziurtatuta dagoela erakustea zen ekimen honen helburuetako bat.


Maider Mendizabal

Pilotari gipuzkoarrak lan bikaina egin du Mexikoko Munduko Txapelketan. Maite Ruizekin bikotea osatuz, zilarrezko domina erdietsi zuen gomazko paletan. Finalean 30-28 galdu zuten Frantziaren aurka.


Zarauzko Golf Taldea

Kluben arteko gizonezkoen Espainiako Txapelketa irabazi zuen urriaren hasieran Zarauzko Golf Taldeak. Klub honek bere historian lortzen duen estreinako aldia da. Jose Mari Bilbao (kapitaina), Eduardo Larrañaga eta Juan eta Luis Sarasti anaiek osatutako taldeak egundoko maila erakutsi zuen hasiera-hasieratik, eta finalean, RGC Las Palmas iazko talde txapelduna mendean hartu zuten.


BEHERA
Reala

Sailkapeneko zulo-zuloan; ligako tal­de eskasena, za­lantzarik gabe; jo­korik ez; kalitaterik ez... Iragan den­boraldian egoera la­rrian izan zen, baina taldeak irudi hobea eskaintzen zuen. Aurten eskaintzen ari den irudia nahiz emaitzak, ordea, negargarriak dira. Joera hau norbaitek geratuko ote du?


Urrakiko Igoera

Tartean behin entzuten dugun albiste tamalgarri horietako bat iritsi zitzaigun automobilismotik, Urrakiko Igoeratik hain zuzen ere. Josu Ugarte, 35 urteko pilotu berangotarra, lasterketan zendu zen bere autoa errepidetik atera eta gero.


Patxi Eugi

Agoitzeko pilotari beteranoak urte asko daramatza pilota profesionalean. Buruz burukoan ere txapela bat baino gehiago jantzi du, baina hala ere, azken urteotan kantxara gero eta urduriago ateratzen dela onartu du. Beteraniak ez al ditu bada nerbioak lasaitzen?