 |
|
 |
 |
Agenda... eta gehiago
|
Jaizkibelgo Udazkeneko Igoera
Azaroaren4an eta 5ean izango da automobilismoko Udazkeneko Jaizkibelgo Igoera. Hilaren 5ean, 11:00etan, ekingo diote pilotuek lehenengo txandari.
|
|
Estudiantes eta Fuenlabrada
Azaroaren 5ean Estudiantes eta zazpi egun geroago Alta Gestión Fuenlabrada taldeak hartuko ditu etxean Bruesa Gipuzkoa Basketek, Illunben.
|
Scooterrak, Minimotoak...
Minimotoak, scooterrak eta promobikerreko motoak ikusi ahal izango dira lehian azaroaren 5ean, Olaberriako zirkuituan. Euskal espezialista onenak bilduko dira txapelketa ikusgarri honetan.
|
Lasterketa herrikoiak
Lasterketa herrikoietan parte hartu nahi duzuenok hori egiteko aukera ezin hobea duzue datozen egunotan. Hala, urriaren 29rako Lasarte-Orian izango da lasterketa, eta azaroaren 5ean Lau Haizeta zeharkaldia Garberako merkatalgunean hasita.
|
Hiru tenpluen ibilbidea
Vasco de Camping elkarteak azaroaren18rako Hiru Tenpluen ibilbide berri bat osatuko du; kasu honetan, Brinkola eta Arantzazu artean. Informazio gehiago, 943 271866 telefonoan.
|
Patinajeko ikastaroa
Izena eman duzuenok gogoratu urriaren 27tik 29ra izango dela Vasco de Campingeko patinaje ikastaroa.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |