 |
|
 |
 |
Hileko izarra
|
Behobia-Donostia lasterketa 2006
|
|
11.739 txapeldun
|
|
Beste errekor bat hautsi du Behobia-Donostia lasterketak, izan ere, 11.749 korrikalarik hartu du parte. Gutxi batzuk aurrealdean amaitzeko asmoz, beste askok aurreko urteetako marka ontzea zuten xede, eta lasterketa amaitzearekin konformatzen zirenak ere ez ziren gutxi izan. Batzuk zein besteak, txapeldun; txapeldun handiak, gainera. Hona hemen, lasterketa horretako zenbait irudi esanguratsu:
|
|
1- Lasterketa hasi aurretik
Behobian urduritasuna nagusitu ohi da probari ekin aurretik, baina hori bai, luzatze ariketak egitea ezinbestekoa da gero, lasterketan, gorputzak ustekabekorik ez emateko.
|
|
2- Atleta ezinduak
Oinezkoak baino lehenago irten ziren gurpil aulkietako lasterkariak, eta horiek ere ikuskizun ederra eskaini zuten. Azkenean, Roger Puigbo katalana nagusitu zen.
|
|
3- Jendetza
Ia 12.000 lagun korrika Behobia eta Donostia artean, eta errepidearen ertzean ere, jende asko animatuz, eguraldiak askorik lagundu ez zuen arren.
|
|
4- Masajeak
Laurogei lagunek behar izan zuten laguntza medikoa, eta helmugara iritsi ziren askok ere ikaragarri eskertu zituzten jasotako masajeak, argazki honetako korrikalariak bezala.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |