 |
|
 |
 |
Ikastetxez ikastetxe
|
|
Barandiaran Lizeoa
|
|
Gustura egin kirola, ohitura bihurtzeko
|
|
Derrigorrezko Bigarren hezkuntza, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak irakasten dira Barandiaran Ikastolan, baina maila batean zein bestean, kirolak protagonismo handia du; eskaintza zabala dute, gainera.
|
Pilotaleku estalia eta kirol ezberdinak egiteko estali gabeko kirol gunea dute Barandiaran Lizeoa ikastetxean. Bertan, saskibaloia, futbola, eskubaloia, boleibola eta bestelako taldeko kirolak praktikatzen dituzte. Alde horretatik, estalitako beste eremu bat izatea ondo etorriko litzaiekela aitortu du Olatz Urraka Lizeoko Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapeneko irakasleak. “Dena den -dio Urrakak-, udal instalazioak ere erabiltzen ditugu, Pio Baroja kiroldegia eta Anoeta, esaterako”.
Barandiaran Lizeoaren xedea da beren ikasleek kirolari gustua hartu eta kirola ohitura bihurtzea. “Hala, eskola amaitzean kirola egiten jarraituko dute”. Urrakak dioenez, “kirola, ariketa fisikoa pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitu behar dira, eta neska edo mutila izateari ez genioke hainbesteko garrantzirik eman behar”.
Ikastetxe honek DBH, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak irakasten ditu. DBHn eta Batxilergoan soinketa orduak dituzte, eta horietan beti egin ohi dute irteera bereziren bat. “Izotz jauregira, golfean jokatzera, igerilekura… Era berean, kirol ezberdinak ezagutzera emateko gonbidatu ezberdinak ekartzen ditugu”. Heziketa Zikloei dagokienez, diseinu zikloaz gain, kiroletako zikloa ere badute, eta hor bereziki garrantzi handia ematen zaio kirolari.
Ikasle kirolzaleak
Oro har, ikasle kirolzaleak daudela Barandiaranen aitortu du Olatz Urrakak. “Eskolaz kanpoko jarduera asko antolatu dira urtetan. Hala ere, ikasleak geurera etortzen zirenerako, ordurako kirol talderen batean zeudela jabetzen ginen eta, ondorioz, eskolak prestatutako eskaintzetan ez zutela askorik parte hartzen”. Kirol ezagunez gain, step, spinning, muskulazioa, malabarrak eta herri kirolak bezalako jarduerek ere tartea dute.
|
|
Realeko Amets Bat proiektua.
Realak ikastetxe ezberdinetako haurrak Zubietako instalazioetara hurbiltzen ditu bi astean behin. Realeko jokalariak ikusteaz gain, futbolaren inguruko hainbat jolas antolatzen dira, eta jolas horiek Barandiaraneko kiroletako ziklokoek antolatzen dituzte. Argazkian, ikasleak monitoreen aginduak
adi-adi entzuten.
|
|
OHARRA
|
MUGI!-N
ZUEN ZAIN GAUDE!
|
|
Ikastetxe guztiei irekita dagoen tartea da honako hau. Ikastetxeok bertako kirol jardueren inguruko edonolako informazio, albiste, datu edo argazkiren bat argitaratu nahi izanez gero, hauxe duzue zuen txokoa, zuentzat espresuki zabaldutako leihoa.
|
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |